Galdera arruntak

1. Zer da hapiick?

Logistika-zerbitzu berri bat, merkataritza elektronikoari begira dagoena eta aukera ematen diona erabiltzaileari, modu eroso eta seguruan, bidalketak hurbileko hapiick kutxatila adimendun batean jasotzeko, eta gehien komeni zaion unean.

2. Zergatik erabiltzen dut hapiick?

Lagungarria delako nire eguneroko ohiturak mantentzeko, bidalketa baten zain egon gabe. Nire denbora izatea gustatzen zait eta ez kezkatzea etxean egoteaz ala ez.

3. Non erabil dezaket hapiick?

Bidalketak etxera bidal daitezkeen edozein online dendatan, produktuaren ezaugarriek eta neurriek horretarako bidea ematen badute.

4. Zertarako erabil dezaket hapiick?

Oro har, edozein erosketatarako: arropa, oinetakoak, liburuak, osagarriak, lurrinak…, botila edo ontzi hauskorrak barne, garraiorako bilgarri egoki batekin beti ere.

5. Zer kasutan EZIN dut erabili hapiick zerbitzua?

Gai sukoiak, leherkorrak eta kontratuaren 6.1.2 atalean eta zerbitzu-baldintzetan modu espezifikoan adierazitakoa bidaltzeko.

6. Zer egin behar dut hapiick erabiltzen hasteko?

Erregistratu www.hapiick.com web gunean formulario errez bat betez. Beharrezkoa da e-mail bat, mugikor zenbaki bat sartzea eta zure takila gogokoena aukeratzea. Hapiick helbide bat sortuko dizugu edozein web dendetako erosketa formularioetan erabili ahal izateko. Zenbait web gunetan hapiick zerbitzua integratuta dago, beraz, erregistratu gabe erabili dezakezu.

7. Zer da hapiick helbidea?

Gure zerbitzuan erregistratzen zarenean, hapiick helbide bat sortuko dizugu online erosketa guztietan erabil dezazun. Helbide honen bitartez identifikatuko zaitugu eta paketea aukeratutako takilan sartuko dugu.

8. Aldatu dezaket nire takila adimendun gogokoena?

Bai, edozein momentutan alda dezakezu “nire hapiick helbidea” atalean. Aldaketa egiten duzun unetik aurrera paketeak aukeratutako hapiick takila berrian jasoko dituzu. Oso garrantzitsua da, kontutan edukitzea, nahiz eta takila aldatu hapiick helbidearen datuak ez direla aldatzen.

9. Zein dira paketearen mugak pisuaren eta neurrien aldetik?

Paketeek gehienez 25 kg-ko pisua izango dute, eta 60cm/36cm/60cm-tik beherako neurriak. Formatu txikienari dagokionez, nahikoa izango da paketearen tamainak etiketa bat (10 cm x 6 cm ingurukoa) onartzea.

10. Zenbat balio du hapiick erabiltzeak?

Hapiick zerbitzuak 1,99€ balio du. Zure erosketa takilan dagoenean, SMS bat jasoko duzu ordainketa egiteko. Prezioa txikiagoa izango da bonoak erabiltzen badituzu eta gainera automatikoki kenduko dizkizugu zure kontutik.

11. Nola eta noiz jakingo dut pakete bat jaso behar dudala?

SMS baten bitartez jakinaraziko dizugu, paketea zure takilan dagoela. Une horretatik aurrera 3 egun edukiko dituzu ordainteka egin eta paketea jasotzeko.

12. Zer gertatzen da ez badut paketea jasotzen adierazitako denboran?

SMS-a jasotzen duzunetik 3 egun dituzu ordainketa egin eta paketea jasotzeko. Ez baduzu jasotzen, gure zentro logistikora bueltatuko dugu paketea eta gurekin jarri beharko duzu harremanetan.

13. Segurua al da?

Segurtasuna eta pribatutasuna bermatuta daude, gure bazkide teknologikoen esperientziari eta ezagutzari, bideoz zaindutako kokalekuei eta zerbitzu-prestaziorako ingurune bereziki egokietan kokatuta egoteari esker.

14. Bidalketak ziurtatuta al daude?

Bai, kontratuan adierazitako eduki eta baldintza orokorren arabera.

15. Nola egiaztatuko dut nire bidalketaren egoera?

Hapiick-en web-orritik egin dezakezu, “Jasotzekoak” atalean, eta online dendan bertan, bidalketa-modu gisa hapiick zerbitzua zuzenean baldin badu.

16. Egin al dezaket itzulketa bat?

Bai, baina oraingoz online denda elkartuetan soilik. Laster eskainiko diegu zerbitzu hau gainerako erabiltzaileei.

17. Bidal al dezaket pakete bat hapiick-ekin?

“Paketea bidali” zerbitzuaren bidez egin dezakezu. Hapiick-ek lurralde nazional osoan zehar jasotzen du paketea eta gure sareko edozein kutxatila adimendunetan entregatzen du.

18. Zenbat balio du “Paketea bidali” zerbitzuak?

Prezioa aldatu egiten da pakete bakoitzaren pisuaren eta neurrien arabera, baina nolanahi ere, beti izango da mezularitza bidezko bidalketa arrunt bat baino txikiagoa. Zerbitzuan sartu eta zure paketearen ezaugarriak adierazteko unean bertan, sistemak prezioa kalkulatu eta adierazten dizu.

Profesionales

19. Jar al dezaket hapiick nire online dendan?

Jakina! 943 177 199 telefonora deitu edo info@hapiick.com helbidera mezu bat bidali besterik ez duzu.

20. Nola integra dezaket hapiick nire online dendan?

Aholkularitza guztiaz gain, Magento eta Prestashop moduluak eskaintzen ditugu hapiick zerbitzua zure online dendan integratzeko.

21. Paketeria-konpainia gisa, erabil al dezaket hapiick azken miliako logistika-sare gisa?

Bai, oso eraginkorra da egoera mota horretan, bikaina baliabideak eta eraginkortasuna optimizatzeko. Informazio gehiago nahi baduzu, jar zaitez harremanetan gurekin.