E-commercearen eta pertsonen zerbitzura.

Teknologia aurreratua, hiri-garapena, iraunkortasuna… Hapiick-en pertsonen bizitza errazteko egiten dugu lan.

E-commercerako zein paketeria konbentzionaleko bidalketarako soluzio aurreratuak eskaintzeko gure apustuaren arrazoia sektoreak azken urteotan izandako aurrerapen azkarra da.

Eraginkorrak izateaz gain, bizigarritasun-arloan balio erantsia dakarten erantzunak emateko premia gehitu behar zaio horri. Hori guztia bere jarduerengatik gero eta okupatuago eta baldintzatuago dagoen gizarte batean, non pertsonek aisialdirako beren denbora eta espazioa eskatzen duten.

Hapiick-en adituak gara Hiri Adimendunaren kontzeptuari lotutako produktuak eta zerbitzuak eskaintzen, hiri-eredu iraunkorrei gehitutako puntako teknologiarekin. Pertsonak garrantzitsuak dira guretzat, horregatik lan egiten dugu hiri-ingurune atseginak sortzen laguntzeko.

Gure e-commerce-ko espezializazioak erantzuna ematen dio oztopoak ezabatzeko premia gero eta handiagoari, erabiltzaileek, online dendek eta enpresa banatzaileek eraginkortasunean, erosotasunean, denboran eta aurrezkian irabazteko. Bestela esanda, denok ahalik eta ongizate handienaz gozatzeko.

Hapiick-ek ez daki mugez, horregatik zabaltzen gara mundura eta mugaz haraindiko lankidetza bultzatzen dugu gure zerbitzuak diseinatzean eta inplementatzean.

Gure esperientzia gero eta handiagoa da, gugan konfiantza duten pertsonei esker.

Toribio Etxeberria Saria.

Hapiick-ek Toribio Etxeberriaren 25. edizioaren enpresa-ideia hoberenaren saria jaso zuen 2015eko apirilean, e-commerce-rako bere mikrologistika-zerbitzu berritzaileagatik.

Toribio Etxeberria Saria

Babesak

Gure inguruan gertatzen dena axola zaigu. Horrek laguntzen digu hazten.

Hapiick-en kirolaren zale amorratuak gara. Eta oso jakitun batzuetan zer zaila den kirola egitea baldintza hoberenetan. Horregatik, kirolaren eta gure ingurune hurbilenean kirola egiten duten pertsonen alde apustu egin eta gure konpromisoa azaldu nahi dugu. Horren adibide da hapiick Natxo Zuloagak eta Ion Ugaldeberek osatutako rallye-taldearen, eta EAS´08 futbol-klubaren babesle izatea.

Aupa, txapeldunak!

Babesak
Babesak

Konprometituak ingurumenarekin.

Ingurumen-iraunkortasunaren alde egiten dugu. Horregatik, gure produktuen diseinuak ingurumen-inpaktua murrizteaz gain, hiri-ingurune osasungarriagoa sortzea bilatzen du. Ibilgailuen trafikoa eta CO2 isuriak murriztea da gure asmoetako bat. Horregatik, gure kutxatila adimendun guztiek 45 pakete ere onartzen dituzte, eta horrela beste hainbat joan-etorri saihesten dira, askotan alferrekoak eta beti kutsatzaileak direnak.

Konprometituak ingurumenarekin