Espezialistak e-commercera aplikatutako mikrologistikan.

Gure zerbitzuak prozesu guztia estaltzen du eta hor parte hartzen dutenen premiak asetzen ditu.

Diseinu berritzailea du, eta bezero, denda eta garraiolarien premiei erantzun zehatzak bermatzen dizkien software bat, dena bikain joan dadin. Soluzio aitzindaria merkataritza elektronikoan.

Espezialistak e-commercera aplikatutako mikrologistikan.
Espezialistak e-commercera aplikatutako mikrologistikan

Esperientziak adimentsu egiten gaitu

Eta teknologiak hoberenak bihurtzen gaitu.

Gure soluzio logistikoak software bat hartzen du barnean, gure armairu adimendunen sarea elkarrekin konektatzen duena. Aukera ematen du erabiltzaileek, online dendek eta logistika-enpresek sare komun bat konpartitzeko Internet bidez, eta elkarrekintzan erraz aritzeko prozesu osoan zehar.

Hainbeste, aukera hauek ematen ditu…

  • Informazio iraunkorra jasotzea eta gordetzea paketeria-terminalen sareko ekintzei eta mugimenduei buruzko segurtasun eta pribatutasunaren arloko berme guztiekin.
  • Denbora errealean jakitea terminalen egoera teknikoa eta izan daitezkeen ezustekoen aurrean informazioa jasotzea.
  • Bezeroari zerbitzua azkar eta eraginkortasunez kudeatzea, interesatzen zaion informazio guztia bilduta.
  • Paketeen sailkapen ordenatu bat lortzea, eta terminal-sarearen eskakizunei egokitua.
  • Mezularitza-enpresen eta pakete-terminalen arteko elkarrekintza erraztea,gorabehera kopurua minimora murriztuta.
  • Bezero/erabiltzaileari aukera ematea zerbitzuan izena azkar emateko, erosketak egiteko edo bideratzeko, paketeen egoeraz informazioa izateko, edo eskatutako edozein informaziori buruz erantzuna jasotzeko.
  • Bezeroei automatikoki informazioa ematea, mezu elektroniko edo SMS bidez, paketeria-terminaletan paketeak gordailutu izanaz.
Esperientziak adimentsu egiten gaitu Esperientziak adimentsu egiten gaitu

Azken miliako logistika.

Banaketa optimizatzeko modurik hoberena.

Bukatu dira alferreko bidaiak, auto-ilarak, aparkamendu txarrak…, eta isunak. Denbora gutxiagoan eta joan-etorri gutxiagorekin, entrega % 100 bermatuta eta gorabeherarik gabe.

Interesatzen zaizu? 
Azken miliako logistika
Azken miliako logistika